XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ba al zenekien? 4. OREINAREN EHIZA Hego Ameriketako indiarrek kurare izeneko pozoin batez igurtzi egiten dituzte gezi muturrak.

Produktu toxiko honek animalia ikutzen duenean geldierazten dizkio pixkanaka-pixkanaka giharre guztiak.

Pozoina arnas giharreetaraino heltzen denean, animalia itota hiltzen da.

Erantzun ezazu: Nola deitzen da indiarrek ehizatzeko darabilten pozoina?.

Zergatik hiltzen da animalia?.

Aplika ezazu 5. Aurki itzazu lagunaren gorputzean ondoko giharreak: trizepsak, bizepsak, gluteoak eta gemeloak.

Talde lana 6. Harategi batetan oilasko hanka bat erosi.

Azala kendu eta beha ezazue: - Nola lotzen diren giharreak hezurrekin zaintxurietatik.

- Nola jiratzen diren giltzadurak.

Ebaki ezazue irudian markatzen den lekutik.

Bila itzazue zaintxuriak eta haietatik tira pintzez.

Ikusiko duzue nola mugitzen diren oilasko hankaren behatzak.